
Astelehen eguerdian Aitxekutz ermitan meza entzunez ospatuko dute Aitxe Kutz eguna, baina, aurretik, asteburu honetan murgilduko dira jai giro bete-betean.
Zapatu arratsaldean kuadrilletan elkartu eta kostari zeinek buelta azkarren eman lehiatuko dira, bizikleta desafioan. Iluntzean, sardina eta falda dastatuko dute parrilladan, Urepel plazan. Jan-edanean ibili ostean, Angel Eizagirreren eskutik erromerian dantza egiteko aukera izango dute.
Biharamun goizean umeen duatloia ikusteko bilduko dira herritarrak, eta partaide guztientzat opariak egongo direla jakinarazi dute. Gero, ume zein nagusiek primeran pasatzeko aukera izango dute ur-jolasetan.
Domeka eguerdian, Aitxekutz ermitan meza egongo da, eta ondoren, giza proba lehiatuko dute Goiko kaleko, Beheko kaleko eta auzoetako bizilagunek.
Probaren ostean indarberritzeko Arriola jatetxean bazkalduko dute. Bazkarira joateko asmoa duten herritarrek jatetxean bertan eman behar dute izena, hilaren 11a aurretik. Gainera, eguraldi ona egonez gero, udaletxeak mahai eta aulkiak ipiniko ditu herritarren esku, nahi duenak bazkaria egin eta Urepel plazan bazkaltzeko.
Bestalde, hilaren 19an kirol ekintzak izango dira protagonista. Arratsaldean, kadete mailako XXXIII. Aitxe Kutz txirrindulari saria eta XIII. Juan Luis
Kanterape memoriala lehiatuko dituzte. Berriatua, Ondarroa eta Lekeitio artean ibiliko dira txirrindulariak.

Gero, Berriatuko eta Mungia taldeen arteko liga hasierako futbol partida izango dute ikusgai, Ibarra futbol zelaian.
EGITARAUA:
– IRAILAK 12, ZAPATUA:
- 17:30: Herriko koadrilen arteko V. Bizikleta desafioa.
- 20:00: Parrilladi Goxalde elkartearen laguntzagaz, Urepel plazan (sardinak eta falda erreta, txakolina, sagardoa…).
- Ostean: Erromeria berta-bertako Angel Eizagirregaz, Urepel plazan.
– IRAILAK 13, DOMEKA: AITXE KUTZ BEZPERA:
- 10:30: Umeentzako duatloia (Korrikan eta bizikletan)
- Ostean: Ume txiki eta handientzako ur-jolasak.
- 12:45: Meza Aitxekutz ermitan.
- 13:30: Giza proba: Goiko Kale vs. Beko Kale vs. Auzoak ( 15 minutu saio bakoitzak).
- 14.30: Bazkaria Arriola jatetxean. (Izen ematea hilaren 11 baino lehenago jatetxean).
– IRAILAK 14, ASTELEHENA: AITXE KUTZ EGUNA:
- 12:00: Meza Aitxekutz ermitan.
– IRAILAK 19, ZAPATUA:
- 16:00: XXXIII. Aitxe Kutz txirrindulari saria (kadete maila). XIII. Juan Luis Kantepare memoriala.
- 18:00: Berriatuko-Mungia futbol partida, Ibarra futbo zelaian (Liga hasierako partida).