Markina-Xemeingo pilotu eta kopilotua nagusi izan ziren euren Peugeot 205 F1 autoagaz, zapatuan, Azkoitiko Errebueltie Motor taldeak antolatuta, Olaso eta Madariaga artean lehiatu zen proban. Euskal Herriko Txapelketako zortzigarren lasterketa izan zen Azkoitiakoa.

Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti Azkoitiako Rallysprinteko podiumean. Argazkia: Urola kostako Hitza
Parte-hartzaileek hiru aldiz egin zuten lasterketako ibilbidea. Lehenengoan, Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onaindiak (Mitsubishi EVO IX) bederatzi segundoko aldea atera zieten probako irabazleei. Alde horregaz lasterketa irabazteko aukera edukiko zutela ematen zuen, baina, bigarren bueltan gurpila zulatu zitzaien eta 26 segundo galdu zituzten garaipenaren borrokatuik kanpo utziz.
Iñigo Olabegogeaskoetxeak eta Iñaki Narbaizak ere ez zuten zorterik izan. Bigarren postuan zihoazela, BMWaren transmisioa apurtu zitzaien. Horrela, 10 segunduko aldeagaz, Antxustegi eta Urresti izan ziren garaileak.
Podiumean bigarrenak Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola izan ziren, eta hirugarren gelditu ziren Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onaindia.
SAILKAPENA