
Hilaren 18ra bitartean apuntatu daiteke ikastaroetan. Udalaren webgunean (
www.ispaster.net) edo udaletxean eman daiteke izena.
Udaletxean 10:00etatik 13:00tara apuntatu daiteke.
Aurtengo ikasturterako ikastaro hauek ipini dituzte aukeran: Gorputza martxan, Zumba, Pilates, Spinning, aerobik, G.A.P., Patch-work, jostekoa eta dantza.
Plazak mugatuak izango direnez, sarrera zenbakiaren arabera banatuko dituzte plazak.
Halaber, ikastaroen prezioa izena emandako jende kopuruaren araberakoa izango da, eta udalerrian erroldatu gabe daudenek gehiago ordainduko dute.