Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aitzol Etxabururen senideak bisita gabe utzi dituzte

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/09/29
Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, Aitzol Etxaburu preso politiko ondarrutarraren izeba eta osaba bisita gabe utzi dituzte Clairvaux (Frantzia) kartzelako funtzionarioek. Bisita gabe uzteko aitzakia modura funtzionarioek senideen hutsegite bat baliatu dutela salatu du Etxeratek.
Aitzol Etxabururen lagun eta senideak

Aitzol Etxabururen lagun eta senideak

Aurreko zapatuan [irailak 26] egindako bisitan jaso zuten ezezkoa senideek. Antza denez, bisitara sartu aurretik poltsikoetan dirua zuela konturatu zen famili kideetako bat, eta detektatzailetik igaro aurretik kutxatilategiko giltza eskatu zuen dirua gorde ahal izateko. Etxeraten arabera, hortxe hasi ziren txarto ulertuak. “Giltza eman beharrean dirua Aitzoli pasa nahi ziotela leporatu eta beste gela batera pasa zituzten, bi orduz. Senideek behin eta berriro bueltako bidaiarako dirua zela errepikatzen zuten bitartean, funtzionarioek zentzugabeko tesi hori mantendu zuten”. Bi orduz kartzelako gela batean izan ostean, jendarmeek komisaldegira eraman zituzten senideak. Haien arabera, dirua kendu zieten, eta horrez gain, deklarazioa eta hatzetako aztarnak hartu zizkieten. “Hasiera batean, jendarmeek ez zieten dirua itzuli nahi izan, baina bueltarako bidaiarako ezinbestekoa zutela errepikatu zutenean iritziz aldatu zute”.
Aitzol Etxabururen lagun eta senideak

Aitzol Etxabururen lagun eta senideak

Azkenik, hiru hilabetetan bisitarik gabe zigortuko dituztela jakin ostean, 14:00ak aldera (hiru bat ordu beranduago) aske utzi zituzten. Zigorra zenbaterainokoa izango den fiskalak erabakiko duela nabarmendu dute. “Etxeratetik, azalpenak eskatzen dizkiogu kartzela horretako zuzendariari, eta aurrekoetan bezala, horrelako bidegabekeriak geldiarazteko horren emaitza ona eman duten kexa eta salaketak Clairvauxeko kartzelara zuzendu ditzatela animatzen ditugu herritarrak. Ezin ditugu gure eskubideak uneoro kartzelako funtzionarioen arbitrariotasun, gehiegikeri eta inolako profesionaltasunik ez duten jarreren menpe utzi”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.