III. Marabilli Festibala: aurkezpena eta egitaraua

Marabilli Festibalaren aurkezpena. Ezkerretik eskumara, Pedro Anjel Aramaio (Aitzol Aramaio zine zuzendariaren aita), Begoña Anakabe (Manuelista), Kirmen Uribe (Manuelista eta idazlea) eta Alex Sardui (Gatibu).
Aurten herriko sortzaile ugari batuko ditu jaialdiak, inoiz baino gehiago; antolatzaileen helburu nagusietako bat herritarren parte hartzea daBesteak beste, herriko hainbat aktorek parte hartzen duten Rosa rosi de mundu nanoantzerkia jaialdian estreinatuko dute. Horrez gain, Dantzarteren eskutik alde zaharreko balkoietan egingo den dantza emanaldia ere berezia izango dela aurreratu dute. Herriko sortzaileez gain, izen handiek ere parte hartuko dute jaialdian; denei ere, “zer edo zer desberdina” egiteko eskatu diete antolatzaileek. «Marabillako berezitasun bat bihurtu da sortzaile guztiei zerbait berezia egiteko eskatzea. Ikuslea harrituta geratuko da, eta normalean ikusten ez diren gauzez gozatzeko aukera egongo da». Horren guztiaren errepasoa eta gehiago, gainera, Radixu Irratiako Marabilli irratsaioan egingo dira egunero 11:00etatik 12:00etara. Hain zuzen ere, festibaleko gorabehera guztien berri emango dute. Galdutako irudiak argitara Ekimenez ekimen, maitasunari, bizipozari eta baikortasunari egingo dio festibalak lekua, Aramaioren bizi filosofiari jarraituta. Momentu hunkigarririk ere ez da falta izango: zapatuko Abante zina, Aitzol! zine galak Aramaio oso presente edukiko du. Amama filma estreinatuko dute galan, eta ohikoa den legez, zuzendaria eta protagonistak ere bertan egongo dira. Anparo Badiola protagonista, gainera, Ondarroara etortzeko “pozez zoratzen” dagoela aipatu dute. Izan ere, Badiolak jatorri ondarrutarra du eta herrian bueltan egoteak asko poztu duela aipatu die antolatzaileei. Aramaio presente egongo da bateko zein besteko ekimenetan. Guztiaren gainetik, sortzaile solidarioa zen, eta horren harira, hark orain 20 urte Bosnian ateratako argazkiak ikusgai daude erakusketa aretoan.
Maitasunari, bizipozari eta baikortasunari egingo dio festibalak lekua; ‘Amama’ filma zapatuko galan estreinatuko dute, zuzendaria eta aktoreak aurrean daudelaBosnian Arrasate telebistarekin erreportaje bat egiten aritu zen Aramaio 1995ean, eta han atera zituen argazkietako batzuk ikus daitezke. Dozena bat argazkik osatzen dute erakusketa, eta antolatzaileek berezia dela nabarmendu dute. Izan ere, hainbat urtez argazkiak galduta egon ostean, negatiboak aurkitu eta handik berreskuratu dituzte irudiak. Oho har, datozen egunotan herrian giro ederra egongo dela azpimarratu dute, eta hortaz, jende guztiari luzatu diote gonbidapena. Era berean, sarrerak erritmo onean saltzen ari direla ere gogora ekarri dute. “Asko agortu ere egin dira, baina oraindik ekimen batzuetarako ere badaude sarrerak. Azkar ibili gero, batik gabe geratu aurretik”. Bixitxi marabilli re abestia eta bideoklipa: