Iñaki Goioaga.
Abokatu eta Aimaiurreko senatariari ETAko kide izatea, «terrorismoa finantzatzea, ogasun publikoaren aurkako delitu bat egitea, Gizarte Segurantzari iruzur egitea eta kapital zuritzea leporatu diote.
Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epailearen eskaria onartu du Auzitegi Gorenak. Izan ere, ekainean Velascok Goioagari auzia irekitzeko eskatu zion Auzitegi Gorenari. Amaiurko senataria izanik aforatua denez, Gorenari dagokio hura epaitzea.
Velascok, aurten euskal presoen abokatuen kontrako operazioarekin lotu zuen Goioaga. «ETAren kartzeletako frontean» parte hartzea egotzi zion Auzitegi Nazionaleko epaileak: «Kartzeletako fronteko kide da, eta garrantzi bereziagaz gainera».
Auzitegi Nazionalean lanean ari diren euskal abokatuek ekainean salatu zutenez, Goioagaren kontra egin dute euskal presoak defendatzen dituen abokatua delako eta senatata delako.