Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaIngurumenaKirola

Nordic Walking guneen sarean sartu da Markina-Xemein

Markina-Xemein
2015/09/30
Markina-Xemeingo Udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntzagaz Markina-Xemein Nordic Walking Gunea sortu du. Egitasmoaren helburuak kirola sustatzea, osasuna sendotzea, jarduera fisikoaren bidez bizitza osasuntsuaren ohiturak sendotzea eta turismoa bultzatzea direla azaldu dute.
Jendea Nordic Walking teknika praktikatzen. Argazkia: nordicwalkinggunea

Jendea Nordic Walking teknika praktikatzen. Argazkia: nordicwalkinggunea

Zapatuan, urriak 3, inauguratuko dute Markina-Xemeingo Nordic Walking gunea. Izan ere, Nordic Walking teknikarako zailtasun mota ezberdineko lau ibilbide prestatu dituzte Markina-Xemeinen: Kanteramotxa, Arkillogana, Ubilla-Urberuaga eta Orbero. Ibilbideen mapak Markina-Xemeingo udaletxean eta Atxondo kiroldegian egongo dira eskura. Nordic Walking teknika ezagutzeko, 10:00etan teknikaren hastapen kurtsoa emango dute. Ikastaroa doan izango da eta nahi duen guztiarentzat zabalik dago. Ikastaroan parte hartu nahi duenak baina, izena eman behar du aldez aurretik 945 010 948 telefono zenbakian edo nwgunea@nordicwalkinggunea.net helbide elektronikoan. Antolatzaileek hamar bat makila eramango dituztela jakitera eman du udalak, hala ere, mendiko makilek ere balio dutela azaldu dute. 12:30ean egingo da Markina-Xemein Nordic Walking gunearen aurkezpena kultur aretoan. Proiektua bera eta teknikaren bidez lortzen diren onurak ezagutzera emango dituzte. Handitzen doan sarea Nordic Walking Guneen Sarea 2012 urtean martxan jarri zen nazioarteko ereduetan oinarrituta dago eta jadanik Sare horretan 18 herri eta 3 Parke Teknologiko daude. Nordic Walking Gunea sarrera librea duen espazioa da, pertsona guztientzat pentsatuta dagoena (adinak ez du garrantzirik) eta bere jomuga osasuna hobetzen laguntzen duen ipar martxaren jardutea da; bi makilen laguntzaz praktikatzen da. Horrez gain, teknika honen bidez gunea kokatuta dagoen herriko natura eta kultur arloko paisaia-aberastasuna ezagutzea ahalbidetzen du.
Nordic Walking teknika praktikatzeko erabiltzen diren makilak. Argazkia: nordicwalkinggunea

Nordic Walking teknika praktikatzeko erabiltzen diren makilak. Argazkia: nordicwalkinggunea

“Markina-Xemeingo Nordic Walking Guneak seinaleztatzeko azpiegitura egokiei esker, gure inguru naturalaren eta kulturalaren balioa nabarmentzen du. Zelaiak, laborantzarako soroak, baserriak, basoak, Patrokua jauregia, Santa Maria eliza eta beste hainbat altxorrez gozatzeko aukera egongo da proposatzen diren ibilbideren bat egiterakoan”, azpimarratu du udalak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.