Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Artibai Futbol Taldea, denboraldi berria hasteko prest

Markina-Xemein
2015/10/02
Asteburu honetan ekingo dio denboraldi berriari Artibai Futbol Taldeak. Prest daude jokorako. Entrenatzaile berriekin eta ilusio berrituagaz aterako dira aurten, berdegunera.
Artibai Futbol Taldeko jokalari guztiak. Argazkia: Karmelo Undurraga/Foto Makina

Artibai Futbol Taldeko jokalari guztiak. Argazkia: Karmelo Undurraga/Foto Makina

Iazko modura, bost taldek osatuko dute Artibai Futbol Taldea: nagusien taldeak, gazteenak, kadeteen biak (Arretxinaga eta Artibai), eta txikienak. Horrela, denetara, 96 jokalari izango dira Markina-Xemeingo taldeko kamisetak jantziko dituztenak. Taldeak Entrenatzaile berria izango dute Lurraldeko bigarren mailan jokatuko duten nagusiek, Iker Santos ondarrutarra. Asier Akarregik lagunduko dio taldea goiko postuetara bideratzen, eta 23 jokalari izango dituzte hamaikakoa osatzeko. Zapatuan, urriak 3,  du lehen hitzordua nagusien taldeak. Iurretako B izango dute aurkari Larrako Zelain 15:30ean jokatuko duten partidan.
Artibai Futbol Taldeko nagusien taldea. Argazkia: Karmelo Undurraga/Foto Makina

Artibai Futbol Taldeko nagusien taldea. Argazkia: Karmelo Undurraga/Foto Makina

Gazteen taldeak ere entrenatzaile berria izango du. Horrela, Iñaki Urrosoloren gidaritzapean ibiliko dira gazteen bigarren mailan jokatuko duten 21 futbolariak. Urrosolo ere ez da bakarrik egongo, Aritz Carrasco izango du-eta laguntzailea. Gazteak baina, beste bi aste gehiago izango dituzte datorren denboraldia prestatzeko. Izan ere, urriaren 18ra arte, ez dute ligarik hasiko. Elkarren kontra Barroetan eta elkarren aurka jokatuko dute lehenengo partida Arretxinagak eta Artibaik. Zapatuan, 17:00etan, irtengo dira kadeteen talde biak Barroetako zelaira irabazteko gogoz. Aurten ere, kadeteen bi talde mantendu ditu Artibai Futbol Taldeak. 18 jokalarik eramango dute Arretxinagako kamiseta laranja eta 17k, aldiz, Artibaiko zuria. Idoia Arantzamendi eta Fran Martin ariko dira aurten ere kadeteak entrenatzen, Artibaikoak akuilatuko dituzte aurten. Arretxinaga taldearen entrenatzailea berriz, Iñaki Oliba izango da eta Aitor Olabe izango du laguntzailea. Azkenik, Oihane Agirreoak eta Ekaitz Salcedok hartuko dute txikien mailako 17 jokalarien ardura. Zuzendaritza batzordean, bestalde, aldaketa gutxi. Adan Onaindia eta Luis Mari Ibarluzea zuzendaritza batzordeko kide berriak izango dira. Zuzendari Taldea: Joxe Ansola: Lehendakaria Niko Unanue: Lehendakari-Ordea Josu Aldazabal: Kirol arduraduna Jon Koldo Gandarias: Diruzaina M. Jesus Salaberria: Idazkaria Bokalak: Ane Mendizabal Juan Luis Mandiola Jose Luis Mendikute Iñaki Ibarluzea Adan Onaindia (Kide barria) Luis Mari Ibarluzea (Kide Barria)

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.