Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ondarroako kortxeleko mamuak: herriaren harrizko zaindari isilak

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/10/02
Ondarroara hurbiltzen diren bisitari asko, aho zabalik uzten ditu Andra Mari elizak. Gotiko berantiar estiloko eraikina haitz baten gainean dago eraikia, herriaren erdi-erdian. Alde zaharraren bihotzean dagoen eraikin ederrak erdi aroko lilura mantentzen du kanpotik zein barrutik, baina bere inguruek misterioz beteta egon den istorio txundigarri bat gordetzen dute: Kortxeleko mamuena, alegia.
Andra Mari eliza

Andra Mari eliza

Elizaren kanpoko aldea harriz osaturiko apaingarriz beteta dago, eta horietan guztietan elizaren kortxelean edo goiko aldean dauden borgoinar estiloko eskulturak dira beldurrik gehien eragiten dutenak. Belaunaldiz belaunaldi zabaltzen joan den kondairaren arabera, korretari (eliza ingurutzen duen pasealekua) gauerdian hiru bira emanez gero, harri bihurtzen zen norbera, eta halaxe gertatu zitzaion Leokadi herriko alabari ere. Herritarrek diotenaren arabera, Leokadik hiru bira eman zituen korretan, eta orduz geroztik kortxelean dago betirako, beste hainbat harrizko irudiekin batera. Sinesmen herrikoiaren arabera, ondarrutarrak zaintzen aritzen da. Han goian dauden irudien artean, frontoi gainera begira eserita dagoen emakume gaztea bera dela uste da. Jaietan bakarrik bihurtzen da hezur haragizkoa Leokadi. Kortxeletik ongietorria ematen die jaiei, eta beragaz batera dauden pertsonaia guztiekin ibiltzen da jaiak bukatu arte. Arrantzale egunean, gauerdian, Ai ene! artean ezkutatzen da hurrengo urtera arte.
Kortxeleko pertsonaietako bat

Kortxeleko pertsonaietako bat

Harri bihurtuko zirenaren beldur, urte luzez, korreta eta inguruetara jendea badaezpada ez zen urreratu ere egiten. Gaur egun, irekita egoten denean, ikuspegi politez gozatu daiteke bertatik. Era berean, frontoiko partidak ikusteko tokirik eta aproposena ere bada askorentzat. Elizaren baimenagaz kortxelerea igotzeko aukera dutenek, ostera, oraindik ere ikuspegi ederragoak izango dituzte. Xarma bereziz josita dago, eta urteak bertatik igarotzen ez direla dirudi. Bertara ailegatzea, ez da bat ere erraza. Elizako azken pisura igo ostean, ganbarara sartu beharra dago. Ganbaran, besteak beste, elizako bobedako gainaldeetatik igaro beharra dago kortxelera irtetzeko. Hainbat bide daude, eta jakin ezean, han goian norbera ere galdu egin daiteke alde batetik bestera.
Kortxeleko beste irudietako bat

Kortxeleko beste irudietako bat

Azkenik, pasadizo estu eta altuera gutxiko batetik igarota, harrizko eskulturez beteta dagoen tokira ailegatzen da bisitaria, kanpandorretik nahikoa hurbil. Heldu eta berehala, lasaitasuna sentituko du bistariak. Ia herri osoa ikus daiteke bertatik, bateko zein besteko auzoak erraz ikuskatzen dira altuera hartatik, baina bertigoa dutenentzat ez da batere toki gomendagarria. Behin goi aldera ailegatuta, kortxelean alde batetik bestera gurutzatu nahiz izanez gero, dorreen azpitik doazen beste hiruzpalau pasadizo estu igaro behar dira.
Kortxeleko mamuak, eta atzean, pasadizoetako bat

Kortxeleko mamuak, eta atzean, pasadizoetako bat

Toki oso bakartia da, kalatxoriz eta erdi aroko hainbat pertsonaia irudikatzen dituzten irudiez inguratua besterik ez dago. Denak banaka sakabanatuta baldin badaude ere, horietan guztietan deigarrienak hamabi pertsonaiez osaturiko erdi aroko gorte bat irudikatzen duen eskultura multzoa da. Elizaren ekialdeko balustradako XV. mendeko irudi ederrek honako pertsonaiak ordezkatzen dituzte, ezkerretik eskuinera: Kentute erregea, Iaunti txistularia, folk biolin bat jotzen duen musikaria, erromesak (gizonezkoa eta emakumea), Moniko eta Monuto baleztariak, inude bat, Andera erregina, Zinemus monjea, Andozoni ezkutari gaztea eta Enego zalduna.
Mamuetako bat

Mamuetako bat

Irudi horiez gain, beste segizio bat izan daitekeen estilo bereko beste hamahiru pertsonaia gehiago ere badaude zutabe edo pinakuluei itsatsirik, banaka. Guztira, han hemenka sakabanatuta, 57 irudi agertzen dira. Txakurrak, arranoak, krokodiloak, herensugeak eta mitologiatik hartutako pizti izugarriak eta beste hainbat izaki agertzen dira eleiza ingurutzen. Horietan guztietan beldurgarrienak, beharbada, elizako hegoaldeko hormako idi begiaren azpian agertzen diren bi mamuak dira. Kokotetik zintzilik bi gizaki lotuta dituzten kateak daramatzate. Kortxelera hurbildu ezin denak, aldiz, irudi horietako bat bertatik bertara ikusteko aukera ere badu udaletxeko zaharreko eraikin barruan. Izan ere, elizari ataria eta udaletxea gehitu zitzaizkionean, tenpluaren alde bat estali behar izan zen, eta hortaz, kanpoan ageri diren xurrutarrietako bat ikusi daiteke bigarren pisuaren parean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.