Azken egunotako atxiloketak gaitzetsi dituzte Mutrikun
Martitzenean [urriak 6] Frantzian egindako hiru atxiloketak salatu dituzte gaur [urriak 7] Mutrikuko Goiko Plazan egindako elkarretaratzean. 19:00etan hasita, ordu laurden inguruko protesta egin dute 25 bat herritarrek Konponbideari erasorik ez. Atxilotuak askatu! lelopean.
Hainbat informazio iturrik atzo [urriak 6] zabaldutakoaren arabera, Egoitz Urrutikoetxea atxilotu zuen Polizia frantsesak. Harekin batera, gainera, beste bi pertsona ere atzeman zituztela jakitera eman zuten, baina ez zuten haien izenik eman.
Bi ezezagunetako bat, gaur [urriak 7] aske geratu dela iragarri dute azken orduetan. Itxura guztien arabera, Urrutikoetxearen inguruko emakume bat aske utzi dute, Parisko auzitegiaren aginduz.