'Improvisa, Tio!' antzezlana ikusgai izango da bihar
Improclam taldeak Improvisa Tio! antzezlana dakar Bermeora. Nagusientzako umorezko bat-bateko saioa Nestor Basterretxea aretoan izango da, bihar, 21:00etan.Madrildik datorren Improclam taldeak, gaztelerazko saioa eskainiko du. Ikuskizun bakoitza bakarr...
Madrildik datorren Improclam taldeak, gaztelerazko saioa eskainiko du. Ikuskizun bakoitza bakarra dela esaten dute, bat-bateko saioak egiten baitituzte. Ikusleak ikasle bihurtzen dituzte, eta ikusleen jesarlekuak euren ikasmahaiak izango dira antzezlanak iraun bitartean. Aktoreek ariketa ezberdinak egingo dituzte ikuskizunean, eta master-show batean bihurtuko dute saioa.
Edu Ferres, Juan Davila, Natalia Mateo eta Juan Vinuesa aktoreak izango dira Nestor Basterretxea aretoan.
Sarrerak aurretiaz eros daitezke Gizarte eta Kultura Etxean edo Kutxabankeko orotariko kutxazainetan 6 euroren truke. Bestela bihar bertan lehiatilan eros daitezke.