Bihar hasi eta urriaren 18ra arte lekeitiarrek eta Lekeitiora hurbiltzen diren bisitari guztiek gastronomia proposamen bereziez gozatzeko aukera izango dute. Azken urteetako arrakastaren ondoren, Txipiroiaren Gastronomia Jardueren bederatzigarren ekitaldia antolatu du Lekeitioko Udalak, eta beraz, datozen egunetan, txipiroia izango da Lekeitioko plateretako osagai nagusia.
Ardo dastaketa Mikel Garaizabalen eskutik Joan den urteko Lekeitioko Txipiroi Jardunaldien baitan. Argazkia: Lekeitioko Udala
Jardunaldiak, eskualdeko estrategia gastronomikoan kokatzen dira, eta halaber, Eusko Jaurlaritzak duen “Euskadi Gastronomika” proiektuarekin lotuta daude. Proiektuaren leloa zera da:
Itsas eta ortuaritik mahaira. “Helburua ez da bakarrik jakiak eskaintzea, baizik eta bertako produktuak sustatu, gastronomiari lotutako ohiturak mantendu, eta, azken finean, gure gastronomi kultura ezagutaraztea lehen, bigarren eta hirugarren sektoreko enpresekin batera”, azaldu du udalak.
Horrela, urriaren 18ra arte Lekeitioko jatetxeek txipiroia osagai nagusi daukaten platerak eskainiko dituzte. Zortzi jatetxek parte hartuko dute aurtengo jardunaldietan:
1.
Egaña: Tximinio Pelayo erara
2.
Beitia Barri: Tximinoi eta onddo risottoa.
3.
Aroa: Tximinoiak plantxan eta tximinoiak bere tintan.
4.
Aisia Lekeitio: Tximinoia plantxan, trufatutako tipulin gainean patata kurruskariekin.
5.
Goitiko: Txipiroia arrozarekin eta perretxikoekin.
6.
Batzoki: Txipiroiak bere tintan eta Txipiroiak tipularekin.
7.
Jubilatuak: Txipiroiak bere tintan
8.
Mantxua: Txipiroizko suqueta
Bestalde, Lekeitioko 26 tabernatan egongo da bai eta ere txipiroi pintxoak jateko aukera.
“Txipiroia antzinatik dugu Lekeitioko osagai gastronomiko adierazgarrienetakoa. Egun, Lekeitioko ontzien artean gutxi dira, kopuru txikian txipiroia arrantzatzen aritzen direnak; nahiz eta, itsas herri honetan txipiroiaren arrantza antzinatik datorren”, nabarmendu du udalak.
Ekintzak
Txipiroiak dastatzeko aukera egotegaz gain, txipiroiei lotutako ekintzak ere antolatu dituzte. Ume zein nagusientzako jolas tailer eta bisita gidatuak egongo dira.
EGITARAUA
Bihar, Urriak 9:
- Tximinoiak margotzen. 3-5 urte bitartekoentzat . Eskolapeko erakusketa artetoan. Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara.
- Herri apainketa. 6- 8 urte bitartekoentzat. Kidegunean.
Etzi, urriak 10:
- Sukalde tailerra. 3- 5 urte bitartekoentzat . Eskolapeko erakusketa aretoan. Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara.
- Tximinoi arrantza tailerra. 6-11 urte bitartekoentzat. Gazte Gunean. Ordua: 17:00etatik -20:00etara.
- Tximinoiak sukaldatu eta afaria. 11urtetik gorakoentzat. Gazte Gunean. Ordua: 18:00 -23:00etara.
Domekan, urriak 11:
- Jatorri deitura duten ardoen dastaketa txipi-pintxoz lagunduta. Araba Errioxako ardoak eta hiru txakolinak. Barandiaran aretoan, 12:30ean, Mikel Garaizabal enologo eta sommeliarraren eskutik. Prezioa: 3 euro. Ezinbestekoa da aldez aurretik Lekeitioko Turismo Bulegoan izena ematea.
Urriaren 18an:
- Sosoaga Dolarea ikusteko bisita gidatuak. 12:00etatik-13:00etara. Prezioa: euro 1. Ezinbestekoa da aldez aurretik Lekeitioko Turismo Bulegoan izena ematea.