Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Abantean dago Ondarroako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren ikasturte berria

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/10/14
Urritik hasi eta maiatzera bitartean, hainbat ikastaro emango dira Ondarroako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan. Ikastaroen arduradunek nabarmendu dutenez, aurten ere hainbat arlo landu eta beste hainbat esparru ukituko dituzten ikastaro sorta eskainiko dira. Aurtengo ikastaroan feminismoa, literatura, emakumeen osasuna, adiskidetasuna, komunikazioa, argazkilaritza tailerra eta beste hainbat gai landuko dira. Aurten ere, iaz estreinako egin modura, Txirrimorraskik kudeatu duen haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da ikastaro guztietan. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, zerbitzu hori behar dutenek astebete aurretik jakinarazi beharko dute.
Auto mekanikari buruzko ikastaro bat

Auto mekanikari buruzko ikastaro bat. Argazkia: Ainara Aramaio

Matrikulazio epeari dagokionez, zabalik dagoela gogorarazi dute Jabekuntza Eskolakoek. Talde bakoitzeko, gutxienez, zazpi lagun egon behar dute, eta taldea bete ahala itxi egingo da matrikulazioa; bestela, ikastaroa hasi arte egin daiteke matrikula. “Gogoan eduki ikastaro batzuek plaza mugatuak dituztela. Hortaz, izena ahalik eta azkarren ematea gomendatzen dugu”. Ikastaroei dagokienez, hiru hilabeteko ikastaro bakoitzaren prezioa 5 eta 10 euro artekoa da. “Oinarrizko errenta jasotzen dutenek eta 20 urtetik beherako andra gazteek, ostera, %50eko deskontua izango dute”.
Ondarroako Jabekuntza Eskola

Ikastaroetako batean batutako emakume taldea

Izena emateko matrikula fitxa bete eta ordainketa egin behar da. Goizetan, Udal Diru Bilketa bulegoan (Kantoipe 3an) egiteko aukera egongo da, eta arratsaldeetan, Etxelilan (Artibai 3, 2. pisua). Informazio gehiago nahi izanez gero Etxelira jo edota Ondarroako Udalaren Berdintasun Sailean eska daiteke. 2015-2015 ikasturteko ikastaroak  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.