Ondarroako Udaleko Euskara Batzordeak martxan ipinitako
Ahuakemonala egitasmoaren arduradunek adierazi dutenez, mugikorretarako aplikazioa osatuko duten herriko berben eta esaeren azken grabaketa lanak egingo dituzte egunotan.
Hain zuzen ere, honako egun hauetan egingo dira grabaketak,
Radixu Irratiaren estudioan: eguaztenean [urriak 21], 18:00etatik aurrera, eta barikuan [urriak 23], 10:00etatik aurrera. Proiektuaren kolaboratzaileak herritarren zain egongo dira elizako kanpandorrean.