Parte hartze handia eta ekitaldian egon zen giro aparta nabarmendu dituzte antolatzaileek. “Kontutan hartuta herrian 665 bizilagun inguru garela, parte hartzaileen zenbakia oso handia da guretzat”, esan dute. Izan ere, 793 ibiltari animatu dira aurten hamargarrenez burutu den mendi martxa egitera.
Ermitarik Ermita mendi martxako parte hartzaileak Santa Eufemiaren ermitara igotzen.
Balorazio ona egin dute bai antolatzaile zein parte hartzaileek ere. Ibilbidea ondo markatuta eta garbi aurkitu zutela adierazi zuten martxaren amaieran ibiltariek, eta antolatzaileek egindako lana eskertu zuten. “Parte hartzaileen iritzi onak entzuteak asko poztu gaitu antolatzaileak”, aitatu dute. Bestalde, ezelako ezbeharrik ez zela gertatu eta anbulantziaren beharrik ez zutela izan azaldu dute
Ibiltariak X. Ermitarik Ermita egiten.
Hamargarren martxa izan da aurtengoa eta ekimenak indartsu jarraitzen duela erakutsi du. Izan ere, 800 parte hartzaile inguruk egin dute Ermitarik Ermita azken urteetan, eta parte hartzaile kopurua mantendu egiten da. Bi ibilbide egon dira aukeran, urtero legez, eta herriko 11 ermitatik igaro da zeharkaldia.
25 kilometroko ibilaldi luzea eta 10 kilometroko ibilaldi laburra eginda kopaua hartzeko aukera izan zuten plazan parte hartzaile guztiek, giro politean, eta eguna goizaldera arte luzatu zuenik ere egon zen.