Munduko Kopako zirkuituko azken lasterketa “bikain” egin du Oihana Kortazar korrikalariak. Mutrikuarrak hirugarren postua lortu zuen zapatuan [urriak 17] Italian (Limone Sul Garda herrian) jokatu zen Limone Extreme Skyrace distantzia erdiko lasterketan. Denboraldiko marka guztiak kontutan hartuta, hamar onenen artean amaitu du; zehatz esanda, 6. postua lortu du Munduko Kopan (287, 6 puntu).
Maiora, Orgue eta Kortazar. Argazkia: JL Bal / Sky & Run
23 kilometro inguruko ibilbidea egiteko, guztira, hiru ordu, 22 minutu eta 24 segundo behar izan zituen Salomon taldeko korrikalariak. Sailkapen orokarri dagokionez, ez zen aparteko ezusterik egon. Hain zuzen ere, faboritoak eta Mundu Kopako txapeldunak irabazi zuen lasterketa, Laura Orgue (03:18:50) kataluniarrak. Maite Maiora (03:19:07) mendaroarrak bigarren amaitu zuen txapelketa, eta horrenbestez, hirugarren egin du Munduko Kopan.
Bestalde, barikuan [urriak 16] egindako Limone Extreme kilometro bertikalean ere, onenen artean egon zen Kortazar. Cresta Mughera menditontorrera egindako igoera bosgarren amaitu zuen, 56 minutu eta 27 segundoko marka eginez. Christel Dewalle (50.48), Antonella Confortola (53.12), Maite Maiora (53.46) eta Yngvild Kasperen (54.58) izan zituen helmugan aurretik.
Oihana Kortazar helmugara sartzen. Argazkia: JL Bal / Sky & Run
Kilometro bertikalari dagokionez, gainera, aurreko egunetan egindako elurteen ondorioz, antolatzaileek ibilbidea aldatu behar izan zuten azken orduan, elur jausiak ekiditeko. 3,7 kilometroko eta 1.080 metro desnibel positiboa igo ordez, 5 kilometroko eta 1.180 metroko desnibel positiboa zuen ibilbidea osatu behar izan zuten parte hartzaileek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.