Amoroton gurasoentzako hitzaldia egingo dute, barikuan
Hezkidetza eta genero indarkeria izenburupean hitzaldia emango dute Irati Arrillagak eta Izaskun Solagaistuak.
Amorotoko Herri Eskolan elkartuko dira, eta 18:00etan ipini dute hitzordua. Gurasoei zuzenduta antolatu du berdintasun batzordeak, eta horregatik, haurtzaindegi zerbitzua egongo dela jakinarazi dute.