Real Valladolid futbol taldeko jokalarien artean banatzen den
Jugador Cinco Estrellas deritzon saria jaso du Kepa Arrizabalagak. Atezain ondarrutarrak, hain zuzen ere, aurreko astean Alvaro Baron-en (
Mahou enpresako kudeatzaile komertziala) eskutik jaso zuen iraileko saria, Jose Zorrilla Estadioan.
Kepa Arrizabalaga, Mahou sariagaz eskuetan. Argazkia: Real Valladolid
Arrizabalaga “pozik” agertu zen saria eskuetan. “Zaleei eskaini nahi nieke saria, izan ere, eurak dira botoa ematen dutenak. Horrelako sariek gauzak ongi egiten ari zarela saritzen dute. Denok jokatzen dugu, eta denok gehitzen dugu; azken finean, ona den guztia lagungarria da taldearentzat”.
Sariketari dagokionez, Real Valladolid taldeko zaleek
Twitter bidez egiten dute hilero bozketa,
@futmahou profilaren bitartez. Txio bakoitzean,
#Jugador5EstrellasVLL traola adierazita, hilabete horretako jokalaririk gogokoena aukeratu dezakete jarraitzaileek.