Urtero moduan, aurten ere Lea Ibarreko udal mankomunazgoak antolatu duegutegi lehiaketa.
Datorren urterako egutegia prestatzeko lehiaketa denez, azaroaren 9ra bitarteko epea jarri dute lanak aurkezteko.
Izan ere, argazkiak, marrazkiak zein ordenagailuz egindako edozein konposaketa aurkeztu daiteke lehiaketara.
Gaia eta testua Lea Ibarra izango da, eta lanak DIN A 3-ko neurrian eta goitik behera –bertikalean– eginak izan beharko dira.
Lea Ibarreko udal amankomunazgoan utzi behar dira lanak, edo bestela berau osatzen duten udaletan: Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibar. Ordutegi hau ezarri dute: 09:00etatik 14:00etara.
Bi gutun azaletan aurkeztu behar dira. Batean lanak eta bestean egilearen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta emaila.