Lea Ibarra Udal Mankomunazgoak antolatu du ikastaroa eta urriaren 27ra arteko epea dago apuntatzeko.
Horretarako, interesa duten herritarrek Mankomunazgoko Gizarte Zerbitzuetara edota udaletxeetara jo beharko dute.
Hau da, Amorotoko, Aulestiko, Gizaburuagako, Mendexako eta Munitibarko udaletan ere izena eman daiteke.
Norbere burua zaindu, besteak hobeto zaintzeko izenburupean emango dute ikastaroa, Gizaburuagako
Etxetxun.
Bi orduko lau saio egingo dituzte, azaroko astelehenetan. Hain zuzen ere, azaroaren 2an, 9an, 16an eta 23an egingo dituzte saioak, 17:00etan hasi eta 19:00etara.