Mutrikuko
Arbe Hotelak atzo [urriak 20] jaso zuen Eusko Jaurlaritzak banatzen dituen 2015 Merkataritza eta Turismo Saria. Guztira, zortzi sari banatu zituzten, eta sariek besteak beste, jarduera horietan dihardutenen berrikuntza, lehiakortasuna eta ibilbide profesionala nabarmentzen dute.
Arbe Hoteleko arduradunak, saria jasotzen. Ezkerretik eskumara: Iñigo Urkullu, Sara Arin, Iñaki Arin eta Arantxa Tapia. Argazkia: Jon Bernardez / Irekia
Zehatz esanda, Berrikuntza Bultzatzeari Turismo Saria jaso zuten Iñaki Arin hoteleko jabeak eta Sara haren alabak. Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuaren eskutik jaso zuten saria, Bilboko
Euskal Telebistaren egoitzan.
Sari banaketa ekitaldira Mutrikuko eta oro har, eskualdeko ordezkaritza zabala joan zen. Horien artean izan ziren: Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkatea, Marta Amonarriz Turismo Bulegoko arduraduna, Debako udal ordezkariak eta
Debegesa garapen agentziako ordezkariak.
Eskualdeko ordezkariak Arbe Hoteleko ordezkariekin batera. Argazkia: Mutrikuko Udala
Orain 7 urte ireki zuten hotela Itziar Sukiak eta Iñaki Arin haren senarrak, eta ordutik hotelaren kudeaketaz arduratzen dira, Deba eta Mutrikuren artean dagoen negozioan.