Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna antolatzen hasiko dira Lekeition
Azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna, antolatzeko batzarra deitu du Lekeitioko Potxuak Martxan emakume taldeak. Hitzordua bihar [urriak 22] 18:30ean izango da kultur etxean.
“Lekeitioko emakumeak elkartu eta azaroaren 25a denon artean antolatzea da ideia, jaietan sortu genuen sare feminista antolatzen jarritu nahi dugulako”, azaldu dute.
Horrenbestez, herriko emakume guztiak gonbidatu dituzte batzarrean parte hartzera.