
Ikastaroan parte hartzen dutenak herriko txarangaren kide izango dira: “Txaranga berrizteko beharrizana ikusi dugu, txaranga mantentzeko jende berria etortzea oso garrantzitsua da”, adierazi dute musika eskolatik.
Aulestiko musika eskolan apuntatu behar da, edota herriko Josune zein Kantoiko dendetan.
Ikastaroan parte hartzeko asmoa dutenek telefono zenbaki honetan ere izena eman dezakete: 686 088 387. Gainera, telefono zenbaki horretara deituta informazio guztia jasoko dute, eta zalantzak argituko dizkiete.
Ikastaro egin ahal izateko beharrezkoa da solfeo ezagutza izatea. “Halaber, musika instrumenturen bat jotzen badakite asko hobeto”, zehaztu dute musika eskolatik.
Ikastaroan apuntatzen direnekin batzarra egingo dute ikastaroaren eguna eta ordutegia zehazteko.
Asmoa da ikasturte osoan zehar egitea ikastaroa, hau da, azaroan hasi eta ekainera bitartean. Hala, astean saio bakarra izango dela aurreikusi dute.