Dantxarineako kantu bazkarien ereduari jarraituz antolatu dute aurten ere, Markina-Xemeinen, Hego Haixe kantu bazkaria. Arrakasta handiz ospatu da bigarren urtez ere. Iaz baino kantuzale gehiago batu ditu ekimenak; 115 lagunek egin zuten kantuan eta dantzan, zapatuan [urriak 24] Lea-Artibai Ikastetxeko jantokian.
Jendea kantuan zapatuan egin zen Hego Haixe kantu bazkarian.
Leku askotako jendea batu zen kantu zaharrei errepasoa emanez mahainguruan ongi pasatu eta gustura egoteko asmoz. Itziar, Azpeitia, Ondarroa, Markina-Xemein, Etxebarria eta Nafarroatik etorritako talde bat ere bazegoen besteak beste mahai inguruan. “Ahoz-aho zabaltzen eta jendartean ezagutzen joan da bazkaria”, azaldu zuten antolatzaileek.
Euskal kantu tradizionalak berreskuratzea helburu duen kantu bazkarien sortzaile eta sustatzaile nagusia den Angel Mariezkurrena izan zuten gidari, eta plateretik platerera kantu liburuan jasotako kantak abestu zituzten gogotsu. Aitor Ibarra Jalisco eta Francisco Santxotena musikari nafarren eta Etxebarriko Mirari Azkune soinujolearen doinuekin lagunduta egin zuten kantuan bai eta dantzan ere.
Janariagaz ere “gustura” geratu ziren parte hartzaileak eta Pedro Aranguren eta Mari Uriartek sukaldatzen egindako lana eskertu zuten txalo zaparrada bero bategaz.
Umorerik eta festarako gogorik ez zuten falta izan eta ezuztekoren bat ere egon zen. Ondarroako Argoitia neba-arrebak euskal musika taldeko Irune Argoitiak hartu zuen parte bazkarian eta kanta batzuk eskaini zizkien.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.