Aurreko urteetan egin duten modura,
denda solidarioa antolatuko du Markina-Xemeingo Mundu Zabal gobernuz kanpoko erakundeak. Azarorako eta abendurako prestatzen dabiltza denda, arropa eta
tresna berriekin bai eta bigarren eskukoekin ere.
Mundu Zabalek Karmeldarren erakusketa aretoan zabaltzen duen denda.
Dendan ateratzen duten dirua, elkarteak Mozanbiquen eta Senegalen laguntzen dituen proiektuetara bideratuko dute.
Denda, urtero modura,
Karmeldarren erakusketa aretoan zabalduko dute, eta azaroaren 2tik abenduaren 31ra egongo da zabalik. Ordutegia hurrengoa izango da: 10:00etatik-12:00etara eta 17:00etatik-19:00etara domeka eta jai eguneak izan ezik.
Dendan lan egiteko kolaboratzaileak behar ditu elkarteak, beraz, saltzaile modura laguntzeko prest dagoenak 94- 616 62 93 telefono zenbakira deitu behar du.
“Eskerrak eman nahi diegu era batera edo bestera parte hartzen duzuen guztioi, eta bereziki Karmeldarrei, beste behin ere, euren lokala utzi digutelako”, nabarmendu dute elkarteko kideek.
Krisi garai hauetan ere,
gehien behar dutenen ondoan egoteko konpromisoagaz jarraitzen dutela adierazi dute Mundu Zabal elkarteko kideek.