Lekeitioko EH Bilduk batzar zabala egingo du Gaztegunean
Lekeitioko EH Bilduk batzar zabala deitu du bihar arratsalderako [urriak 29, eguena]. 19:00etan jarri dute elkartzeko ordua, Gaztegunean (lehen Correos zegoen tokian).
Batzarrean, udal gobernurako eskaintzaren jarraipena egin eta Espainiako hauteskunde orokorretarako zerrendaburuen aukeraketa egingo dela jakitera eman du Lekeitioko EH Bilduk.
Horretaz gainera, Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko den ahalduntze legeari buruzko azalpenak ere emango dituztela aurreratu dute.