Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, 2015. urteko Kirol Sarien izendapen prozesua abantean dago. Kirol batzordeko arduradunek nabarmendu dutenez, edozein herritarrek bere hautagaitza aurkezteko aukera izango du, abenduaren 10a aurretik.
Ohi modura, lau esparrutan egin ahal izango dira izendapenak; urteko kirolaria (emakumea eta gizonezkoa), urteko kirol taldea eta aipamen berezia. Talde edo norbanako bakoitzak nahi beste hautagitza aurkezteko eskubidea izango duela aurreratu dute. Baldintza bakarra bete beharko da: hautagaitza bakoitzeko
inprimaki bana aurkeztu beharko da.
2014ko sarituak
Inprimakiari dagokionez, bertan saria zein esparrutan eta berau zeini eman nahi diren markatu beharko dira. Horrez gainera, proposatzaileak bere telefono zenbakia eta hautagaitzaren zergatia ere idatzi beharko ditu.
Inprimakiak zuzenean udaletxeko kirol sailean aurkez daitezke. Bestelakoan,
jrosa@ondarroakoudala.net posta eletronikora ere bidali daitezke.