Talo-orea zelan egin eta zelan landu behar den ikasiko dute Etxebarrian aurten ere. Herriko ETX taldeak Talo Ikastaroa antolatu du zapaturako [urriak 31].
Taloak egiten.
16:30ean hasiko da ikastaroa frontoian, eta azalpenak entzunda, talo egiten arituko dira parte hartu nahi duten guztiak.
Lanak eginda,
hamaiketako eta askari ederra egiteko aukera izango dute bertaratutakoek, 18:00etan egindako taloak jateko ordua izango da eta.
Iaz parte hartu zutenak, seguru aurten ere errepikatzeko gogoagaz gelditu zirela eta, joan den urtean agertu ez zirenak, aurtengoan badaukate aukera berriro.