1936ko urriaren 21ean, Zulueta baserriaren ingurutik hasi eta Akarregin zehar Egixarreraino miliziano eta gudariek frankisten aurka burutu zuten erasoaldiari buruzko bigarren
hitzaldia eskainiko du
Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak, bihar [urriak 31] 12:00etan, Markina-Xemeingo Plazabarripeko kultur aretoan. Joan den barikuan ekarri zuten gogora Etxebarrian, gertaera gogor hura, eta hunkiturik entzun zituzten kultur aretoa bete zuten entzuleek lekukoen testigantzak.
Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak Etxebarrian emandako hitzaldia.
Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak
36ko gerrari lotutako ehundik gora testigantza jasota dauzka, etxerik etxe. Gehienetan edo askotan behintzat Akarregi- Egixarreko borroka aitatzen zuten. Hori dela eta, garrantzitsua behitandu zitzaien borroka horren inguruko ikerketa bat egitea eta batu dutena ezagutzera ematen ari dira hitzaldietan.
Testigantzak dira jazoera hura ezagutzera emanten duten zatirik garrantzitsuena, horrez gain dokumentu batzuk ere lortu dituzte bai eta borroka azaltzen duten irudi eta mapak ere.
Akarregi-Egixarreko borroka orduko gerra inguru honetara ailegatuta zegoen. Frankistak elgoibartik ari ziren erasoan eta Urkaregira ailegatu ziren. Kalamua hartu ondoren etorri zen Egixarreko borroka.
Inguru hartan bizi zirenak bizipen gogorrak jasan behar izan zituzten. Horietako batzuren testigantzak azaltzen dituzte hitzaldian: Asensio Mandiolarenak (Mandiola zaharra baserria), Juli Txurrukarenak (Elordi baserria), Bittori Muniozgurenenak (Elordi baserria), eta Maria Txurrukarenak (Amilarai Goiko) besteak beste.
Erasoaldian hil zen Molina genaralaren arrastoa jarraituta aurkitu dutena ere kontatuko dute.