Ondarroako Amuak literatura jaialdia atzo [urriak 29] indartsu hasi zen. Lehen jardunaldian, esaterako, hainbat ekimen egin ziren. Horietan lehenengoa Kofradia Zaharrean egindako haur eta gazteentzako Augustin Zubikarai IV. Ipuin Rallyaren sari banaketa izan zen.
Hiru kategoriatan banatuta, 15 sari banatu zituzten guztira. Honakoak izan dira aurtengo irabazleak.
LH5 eta 6ko kategorian sei izan ziren lan sarituak:
- Amets Rico Alien bakegileak lanagatik
- Maddi Aranburu eta Nora Markuerkiaga Ametsetan murgildurik lanagatik
- Ane Gomez Haloween gaua lanagatik
- Eneko Barrenetxea Hodeiren ametsa lanagatik
- Aize Julian eta Enara Gandarias Mamua eta bere altxorra lanagatik
- Harkaitz Talledo Otso gizona lanagatik
DHB1 eta 2 kategorian bost izan ziren lan sarituak:
- Ane Txakartegi eta Izaro Lopez 000 atea lanagatik
- Nahia Badiola Bidaia lanagatik
- Jaitz Julian Lagunak ekarri ninduen estreinekoz hona lanagatik
- Paula Artetxe eta Eider Badiola Nire lagun bakarra lanagatik
- Lorena Arauko eta Ane Solabarrieta Sentimendu nahasketa lanagatik
DBH3 eta 4 kategorian, ostera, lau izan ziren lan sarituak:
- Ane Garalde Harrizko hegoak lanagatik
- Nahia Badiola eta Iratxe Iriondo Laguna lanagatik
- Naiara Urkiola eta Yael Carrasco Mundu paralelo bat lanagatik
- Ainhoa Ferreira eta Priscila Asiama Nire altxor preziatua lanagatik
Shakti Olaizola, irakurtzen
Sariak banatu ondoren, Shakti Olaizola kontorsionistak
Irakurriz ikuskizuna eskaini zuen Kofradia Zaharrean. Aretoan batutako jendetza erabat harrituta utzi zuen Olaizolaren ikuskizunak. Besteak beste, liburu bat irakurtzen ari zen bitartean hainbat dantza eta kontorsio zail egin zituen han batutako guztien gozamenerako.
Jarraian, 2014. urteko Augustin Zubikarai Nobela saria irabazi zuen liburua aurkeztu zuten. Hasiera batean
Sick modura aurkeztu bazuten ere, azkenean
12etan bermuta modura argitaratu da Jasone Osoro iazko irabazlearen azken lana. Joxemari Urteagak elkarrizketatu zuen egilea, eta bere azken eleberriari buruzko elkarrizketa interesgarria egin zion Urteagak Osorori. Besteak beste, liburua bera mamitu eta horren inguruko pasarte batzuei buruz berba egiteko tartea izan zuten.
Miren Gorrotxategi (aurtengo irabazlea) eta Jasone Osoro (iazko irabazlea)
Ostean, Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editoreak aurtengo Augustin Zubikarai nobela sariaren irabazlearen berri eman zuen, irabazlea bera alboan zuela. Leire Bilbaok, Ana Urkizak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak Miren Gorrotxategi azpeitiarraren
33 ezkil lana aukeratu dute aurkeztu diren guztien artean. Gorrotxategik pozez gainezka jaso du izendapena, eta berak agertu duenez, literaturgintzan egin dun lehen proiektua da
33 ezkil.
Mendigurenek Gorrotxategi elkarrizketatu zuen, eta urtebete inguru barru argitaratuko den lana ezagutzeko aukera izan zuten ikusleek. Baserri munduaren inguruko misteriozko nobela bat izango dela aurreratu zuen Gorrotxategik. “Duela 20 bat urte gure osabak buruhezur bat aurkitu zuen lursail baten, eta hori oinarritzat hartuta, baserri munduan girotuta dagoen
thriller moduko bat idazteko asmoa dut”.
Bilbao, Elizburu, Berraondo eta Sebal
Azkenik, Nanoipuin sariketa aurkeztu zuen Leire Bilbaok. Idazle ondarrutarrak nabarmendu zuenez, 140 karakteretan istorio oso bat kontatzeko gaitasuna izan dute hiru irabazleek. Xabier Elizburu markina-xemeindarrak jaso zuen lehen saria, eta Soraluzeko Alana Berraondo eta Olatz Sebal lehengusinek, ostera, bigarren eta hirugarren sariak jaso zituzten, hurrenez hurren.
Saria jasotzearekin batera, bakoitzak bere nanoipuina irakurtzeko aukera izan zuen.