Siriako errefuxiatuei laguntzeko batzar zabala egingo da Ondarroan
Ondarroako Udal Ongizate Sailak deituta, Siriako errefuxatuei herri mailan laguntzeko batzarra zegoen deituta gaurko [azaroak 5], baina azken orduko aldaketa batzuk direla eta, batzarra astebete atzeratuko da.
Hartara, batzarra Kofradia Zaharreko bigarren solairuan egingo da azaroaren 12an, 18:30ean. Ongizate Sailak agertu duenez, etorkizunean Ondarroara eta inguruetara etorriko diren errefuxatuei harrera egiteko sare bat osatu nahi da.