Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Foru Diputatuak
Antxustegi atunontzia
gaur egun dagoen egoeran berreskuratu ezina dela adierazi du. Adierazpen horiek Bizkaiko Batzar Nagusietan Alderdi Popularrak egindako eskaeraren harira egin ditu gaur [azaroak 2].
Eusko Jaurlaritzak Tecnaliari agindutako txosten teknikoak ematen dituen gomendioetan oinarrituta egin ditu baieztapenak Bilbaok. Txostenak dionaren arabera, “ontziaren egitura jaustear eta arrakasta bermerik ez dagoelako” ez du merezi ontzia berreskuratzea. “
Tokiz aldatzeak, bakarrik,
300.000 euroko kostua izango luke”.

Batzarkideak, gaur, ‘Antxustegi’-ren inguruan berbetan. Argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusia
Diputatuak gogoratu duenez,
Antxustegirekin gertatu dena “negargarria eta tristea” da, eta etorkizunean hori saihestu aldera, euskal itsas ondare guztia babestuko lukeen Plan Integral bat egiteko asmoa dagoela aitortu du. Era berean, etorkizuneko belaunaldiek “
Antxustegi zena ezagutu dezaten”, 3D formatuan erreprodukzio bat egingo dutela aurreratu zuen Bilbaok.
Alderdi Popularreko eta EH Bilduko diputatuak, ostera, Bilbaok egindako adierazpenak ez dituzte ontzat eman.
Antxustegi galduko balitz “euskal ondarearen zati handi bat galduko” litzakeela deritzo Arturo Aldekoa PPko batzarkideak. “Etorkizunean antzeko kasu gehiagorik errepika ez dadin, museoak nahikoa diruz hornitu beharko lirateke”. Meritxel Elgezabal EH Bilduko batzarkidearen iritziz, ostera, Antxustegirekin gertatutakoa Bilboko Itsasadarra Museoko Patronatuko kideen “pasibotasun eta gaitasun ezaren ondorioa” da.