Erritmo gogorrak entzun ziren zapatuan Markina-Xemeingo gaztetxean. 100 pertsona inguruk bete zuten Akerbeltz, EUP irratiaren aldeko jaialdian. Espero modura, entzuleak hunkitu zituzten Titadine, Donge eta AD taldeek.

Dongeren kontzertua. Argazkia: Eup! irratia
Lekeitiarrak izan ziren Akerbeltz gaztetxeko oholtza zapaltzen lehenengoak, kanta labur baina zirraragarriak jo zituzten publikoaren gozamenerako.
Ondoren etorri zen Dongerena izan zen baina, kontzerturik jendetsuena. Markina-Xemeingo taldeak lehen kontzertua zuen herrian, eta asko izan ziren herritarrak ikustera joan ziren lagunak.
Gutxi gorabehera ordu erdi inguruko saioak eskaini zituzten lekeitiarrek eta markina-xemeindarrek, guztiz leherkorrak.
A.D.-ek ere kontzertu indartsua eskaini zuen, baina, iraupen luzeagokoa. Markina-Xemeingo taldeak dena eman zuen taulagainean.
Teknikariaren lana ere aitatu beharrekoa izan zela azpimarratu dute Eup! irratikoek. Iker Etxebarria
Etxebek lan oso ona egin zuela nabarmendu dute.