Atxondo kiroldegian padel pista bat egitea adostu dute Markina-Xemeingo Udalak eta Atxondo kiroldegia kudeatzen duen Emtesport enpresak. Padel Pro Tour padel pista frontoia dagoen tokian muntatuko dute, eta inaugurazioa azaroaren 23an izango da.

Padel pista bat.
Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, instalazio berriak ez dio udalari ezelako kosturik eragingo. “Esku-hartze hau herriko kirol instalazio publikoak dinamizatzeko udal politiken barnean sartzen da eta Markina-Xemeingo kirol eskaintzaren kalitatea eta kantitatea gehitzea ditu helburu”, azaldu dute.
Juan Jose Txurruka Markina-Xemeingo alkateak eta Joseba Iraolagoitia kirol zinegotziak moztuko dute azpiegitura berriaren inaugurazio zinta.