38. Euskal Zine Bilerako erakusleiho lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute
Bigarren urtez, herriko dendari eta ostalari guztiei zuzendutako apaintze lehiaketa eramango du aurrera Lekeitioko Udalak. Lekeitio zinez janztea dute asmoa, eta horretarako, 38. Euskal Zine Bilerako erakusleiho lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute.
Erakusketa aldia azaroaren 14tik 29ra bitartean izango da eta bi sari daude jokoan, bakoitza 150 eurotakoa: klaketa saria dendariei zuzendua, eta bobina saria ostalarientzat. Iaz, Yolanda Casco Sanchez (Arranegiko Estankoa) eta Xabi Gualde Baeza eta IƱigo Barainka Pajon (Betia Barri Jatetxea) jaso zituzten Apaintze Lehiaketako sariak.
Hiru izango dira epaimahaikideak: Mertxe Arrizubieta kultur zinegotzia, Euskal Zine Bilerako lantaldeko Joseba Zuberogoitia eta Zinemazaleen elkarteko David Madarieta. “Bereziki euskal zineari eta zinearen 120. urteurrenari erreferentzia egiten dioten apainketak hobetsiko ditu epaimahaiak”, aurreratu dute.
Azaroaren 13ra arte eman ahalko da izena kultur etxean, beti ere arratsaldez. Informazio gehiago zinebilera@zinebilera.com helbidean edo 94-624 34 82 telefono zenbakian lortu daiteke.