Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Zaragozako Daroca kartzelan da Aingeru Cardaño

Aintzina Monasterio
Munitibar
2015/11/04
pnga_erakutsi-8Aurreko astean Basauriko espetxetik Zaragozakora (Espainia) lekualdatu zuten, hori baita ezarri dioten kartzela. Eta domekan izan zuen bikotekidearen bisita. “Barikuan Basaurira deitu nuen bisa-bisaren data hartzeko, eta esan zidaten ordenagailuan ez zela agertzen bertan zegoenik. Eta nik galdetu nien ea lekuz aldatu zuten eta hori izango zela esan zidaten”. Biharamun goizean Cardañok deitu zien eta hark jakinarazi zien Zaragozan zegoela barikutik. “Oraindik ingresatzen zegoela eta arratsaldean modulora pasako zutela azaldu zigun”. Orduan, bikotekideak bertara deitu eta domekarako bisita eskaera egin zuen. Moduloan zenbait euskal presogaz dago, esaterako han da Kemen Uranga ondarrutarra. Bikotekideak azaldu duenez, lehen egun hauetan ohitzen dago, hango martxa hartzen. Otsailean aske Aurretik birritan egon da espetxeratuta Espainiar estatuan eta bietan absolbitua izan zen. Beraz, abokatuak eskatu zuen absolbitu zutenez eta sumario berdinekoa zenez, aurretik egindakoa kontatzea. Eta eskaera horren erantzuna aurreko astean jaso zuten: “Aurreko asteazkenean heldu zitzaien Aingeruri eta abokatuari gutuna esanez onartzen ziotela aurretik egindako denbora deskontatzea”. Oraindik ez du irteera data zehatza, baina, gutxi gorabehera kalkutatu dute otsailaren hasieran geratuko dela libre. “Orain abokatuak epaileari bidali behar dio jaso dugun agiria eta hark tramitatu behar du dena”. Aurreko asteko bi berriak sentipen gazi-gozoa utzi die familia eta lagunei. Izan ere, alde batetik pozik daude urte hasieran libre geratuko delako, baina, beste aldetik, orain Munitibartik Zaragozako espetxeraino 415 bat kilometro egin behar dituzte. “Lau ordu gutxi gorabehera joateko eta beste horrenbeste bueltatzeko. Baina, alde positibotik hartu behar dugu, eta pentsatu hiru bat hilabeteko kontua izango dela”.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.