Mutrikuko Talaixa Triatloi Taldeak antolatuta, Mutrikuko XIII. Herri Krosa lehiatuko dute zapatu arratsaldean [azaroak 14] Mutriku eta Deba arteko errepidean. Taldeak jende gehiago animatu nahi du korrika egitera eta horretarako bi distantzia egiteko aukera eskeiniko dute aurten: 5 km-koa eta 10 km-koa.
2009an egindako lasterketa. Argazkilaria: Kalaputxi
Herri krosean
parte hartu nahi duenak www.herrikrossa.eus web orrian eman dezake izena aldez aurretik.
Bestalde,
3.,4., 5., eta 6. mailetako umeentzako ere Kros Txikia antolatuko dute Talaixakoek, Eskola Kirolaren laguntzarekin. Parte hartu nahi dutenak bere ikastetxean edo
mutrikukoeskolakirola@hotmail.com helbide elektronikoan eman ahalko du izena.
Krosa antolatzeko boluntarioen beharra azaldu dute klubekoek. Lagundu ahal dutenak, Inhar Mutiozabal argazki dendara joan edo
talaxaitri@gmail.com helbidera idatz dezake.