Gaur [azaroak 10], Memoriaren Egunean, presoen aldeko oholak eta senide baten autoko gurpilak zulatu dituztela salatu du Ondarroako
Sortuk.
Mota horretako ekintzak «oztopo galanta» direla nabarmendu dute Sortuko ordezkariek. «Memoriari eta iraganari erreparatu behar dio gatazka politikoa gainditu nahi duen herriak. Biktima guztiek dute aitorpenerako eta osaketarako eskubidea».
Presoaren senidearen autoaren gurpilak zulatuta agertu dira gaur goizean. Argazkia: Ondarroako Sortu
Era berean, indarkeria mota guztiak atzean uzteko «sasoia» dela azpimarratu dute. «Gaur, herri honek indarkeriaz iraganean hitz egiteko aukera izatea nahi du Sortuk. Badago oraina izateari utzi diezaion nahi ez duenik ere. Horren adierazle da gaur Ondarroan gertaturikoa».