Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

38. Euskal Zine Bilera aurkeztu dute Bilbon

Lekeitio
2015/11/12

Euskal zinearen hitzordua heltzear dago. Gaur goizean aurkeztu dute 38. Euskal Zine Bilera Euskal Zine Bilerako kide Joseba Zuberogoitiak, Lekeitioko alkate Koldo Goitiak eta Mertxe Arrizubieta kultur Zinegotziak. Lekeitioko ordezkariekin batera egon dira Bilboko BBK aretoan, Gotzon Sanchez aurtengo bilerako epaimahaikidea, Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatua, Leire Aragon BBK Gizarte Ekintzako Zuzendaria eta Aritza Escandon Topaguneko ordezkaria.

38. Euskal Zine Bileraren aurkezpen ekitaldia. Argazkia: Lekeitioko Udala

38. Euskal Zine Bileraren aurkezpen ekitaldia. Argazkia: Lekeitioko Udala

Euskal zinearen hitzordua azaroaren 22tik 29ra izango dela zehaztu dute. Horrela, zortzi egunez, euskaraz filmatu denaren errepasoa egiteko aukera ederra egongo da Lekeition.

Aurten, 41 filmek hartuko dute parte lehiaketan: hamar film profesionalek eta 31 lan amateurrek.

Zortzi egunetako egitarauan protagonista nagusiak zinemagileak direla azpimarratu dute. “15.000 euro ditugu saritan, eta kategoria bakoitzean, Zuzendaritza, Ekoizpena, Gidoia eta Argazkia arloak sarituko dira”, azaldu dute.

Profesionalen sailean, arlo bakoitzeko 1.600euro eta zilarrezko antzarra dira sariak, amateurrean berriz 1.000 euro eta zilarrezko antzarra. Horrez gain, jaialdiko saririk preziatuena, Film Onenaren saria ere profesional eta amateurren kategorietan emango dute. Lan profesionalak 1.900 euro eta urrezko antzarra jasoko ditu eta amateurrak 1.300 euro eta urrezko antzarra.

38. Euskal Zine Bileraren aurkezpena. Argazkia: Lekeitioko Udala

38. Euskal Zine Bileraren aurkezpena. Argazkia: Lekeitioko Udala

Epaimahai lanetan Aitor Merino, Gotzon Sanchez, Oihana Garro, Iban Gonzalez eta Izaskun Alvarez arituko dira, eta ohi duten modura, azaroaren 28an egingo den amaiera ekitaldian banatuko dituzte sariak. Egun horretan emango dute jakitera bai eta ere Benito Ansola Bekaren lan irabazlea.

Berbaldia

Euskal Zine Bilera baina, ez dute lehiaketara mugatu nahi. “Lehiaketa baino topagunea da gurea”, esan dute. Horregaitik, azaroaren 28an, Lekeitioko Berbaldia antolatu dute bigarrenez. “Oraingoan, euskarazko film laburrei zuzenean kolpatuko diegu, Euskal Film laburren kartografia deituriko mahainguruarekin”, aurreratu dute. Mahaingurua Txema Muñoz Kimuak film laburren programako zuzendariak, Jon Garaño zuzendari, gidoilari eta ekoizleak, Maider Fernandez zinemagile eta Las Chicas de Pasaik-ko partaideak, Kepa Sojo zuzendaria, gidoilari eta historialariak eta Miren Manias euskarazko zinemagintzan ikerkariak osatuko dute.

Begirada

Euskal Zinearen Begirada atalagaz jarraituko dute aurten ere. Horrela, begirada, oraingoan, Aitor Mazori zuzenduko diote. “Joan den maiatzean Aitor Mazoren heriotza dela eta, Euskal Zine Bilerak argi ikusi du beroni tarte bat eskaini behar zaiola”. Beraz, azaroaren 26an Mazoren zinemagintzako jardunbideari errepasoa egin eta omenduko dute.

Lehenengoz domekara arte luzatuko da euskal zine bilera. Egun horretarako, goizeko zine emanaldi berezi bat prestatu dute: 38. Euskal Zine Bileran saritutako filmek osatutakoa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.