Ondarroako Kalare Deuna kofradian egunotan deskargatu den arrain kopurua oso handia izan ez baldin bada ere, baxurako ontzien joan-etorria handia izan da. Gaur [azaroak 12], 08:00etan hasi eta 10:00ak bitartean, esate baterako, ontziak etengabe porturatu dira.
Goizeko lehen orduetan portuak bestelako itxura erakusten zuen. Kofradiako inguruak ontziz beteta zeuden, eta arraina deskargatzen ari ziren arrantzaleak ere asko izan dira. Hala ere, egunotan saldu den arrain kopurua ez dela oso handia izan nabarmendu dute kofradiako arduradunek. “Ontzi asko porturatu baldin badira ere, ez dute arrain askorik lehorreratu. Ez dakigu zergatik, baina arrainik ezin aurkituta dabiltza, eta ontzi asko, egunotan, arrainik gabe ere porturatu dira”.
Arrantzaleak, gaur goizean, arraina deskargatzen
Goizeko lehen bentan, batez ere, betandia saldu da. Kiloa 70 zentimo eta euroa bitartean ordaindu dute erosleek. Betandiaz gain, sardina eta txilin baltz (txitxarro baltza) ale gutxi batzuk ere saldu dira. Merke saldu da txitxarro baltz txikia, 40 zentimo bueltan.
Eguerdian, gainera, sardina eta urreburua ere lehorreratu dituzte. Aspaldiko partez, atzo [azaroak 11] porturatu zuten urreburua, eta kopurua gutxi izan zenez, nahikoa garesti saldu zen. Guztira, 10.700 kilo saldu ziren, eta bataz beste, 8,34 euroan saldu zen kiloa. Tamaina askotariko arraina izan zen: 700 gramotik hasi eta 5 kilo bitartekoa. Alerik txikienak 7 euro inguruan saldu ziren, eta handienak, ostera, 10 euroan saldu ziren.
KALARE KOFRADIAKO ARRAIN SALMENTAK
Azaroak 10 (martitzena).
Txitxarro baltza. 11. 300 kilo: 31 zentimo, bataz beste.
Sardina. 14.600 kilo: 1,19 euro, bataz beste.
Betandia. 10.900 kilo: 1,30 euro, bataz beste.
Azaroak 11 (eguztena)
Txitxarro baltza. 10.000 kilo: 32 zentimo, bataz beste.
Sardina. 48.000 kilo: 1,07 euro, bataz beste.
Betandia. 13.000 kilo: 95 zentimo, bataz beste.
Berdela. 1.200 kilo: 2,65 euro, bataz beste.
Txitxarro zuria. 8.700 kilo: 1,40 euro, bataz beste.
Urreburua. 10.700 kilo: 8,34 euro, bataz beste.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.