Beste urte batez ere, gogoan izan du bere lagunarteak, Amets Txurruka. 11. urtez, Merezimendu Saria antolatu diote Etxebarriko txirrindulariari.
Ekitaldia bi egunetan banatu dute aurten: urteko lasterketa eta garaipenen errepasoa egin eta betiko modura, euztekoz betetako solasaldia prestatu diote zapaturako [azaroak 21], eta datorren asteko domekan [azaroak 29] egingo da ume eta gazteentzako mendi bizikleta proba.
![Josu Anitua Amets Txurrukaren Lagunarteko kidea, Amets Txurruka txirrindularia eta Txomin Arana moto gidaria joan den urteko Merezimendu Sarian.](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2015/11/X.-Merezimendu-Saria-Uhagonen-300x225.jpg)
Josu Anitua Amets Txurrukaren Lagunarteko kidea, Amets Txurruka txirrindularia eta Txomin Arana moto gidaria joan den urteko Merezimendu Sarian.
Ohi duten modura,
Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean jarri dute Amets Txurrukagaz elkartu eta denboraldiaren errepasoa egiteko ordua. 18:00etan hasiko den ekitaldian, Titan Desert proban egon den taldeak ere parte hartuko du. Urtero, kirolariren bat edo kirolagaz lotutako bateren bat gonbidatzen du Amets Txurruka Lagunartiek Merezimendu Sarian parte hartzera, eta beraz, Titan Deserteko abenturak entzun eta Basamortura Eskuzabal proiektuaren berri jakiteko aukera ere egongo da aurten.
Ezuzteko, umore, eta zelan ez, Chandal Recordsek prestatutako emanaldi berezirik ez da faltako.
Zirkuitua
Azken urteetan, solasaldiagaz gain,
ume eta gazteentzako mendi bizikleta zirkuitua ere antolatu du Amets Txurrukaren Lagunartiek, Etxebarrian. Aurtengoa
16:00etan hasiko da, eta betiko modura, adin tarte ezberdinentzako aukerak eskainiko dituzte.
Ondoren, Betelu jr. eta The Titans-en arteko lehia egongo da. Amets Txurrukak txirrindularitzari lotutako konpromisoak ditu, eta beraz, bere lekua hartuko du Etxebarriko Betelu txirrindulariak. Titan Deserteko kirolariak izango ditu aurkari txirrindulari gazteak Amets Txurruka Lagunartiek prestatuko duen proba berezian.