Lea Ibarreko udal mankomunazgoaren eskutik, egun guztian primeran pasatzeko ekintza ugari izango dituzte aukeran eskualdeko txikienek.
11:00etatik aurrera, aurpegia margozten, abesten edota txapak egiten ibiliko dira eta panel erraldoi bat osatuko dute denen artean.
Halaber, egun osoan zehar puzgarriak, zezen mekanikoa, ohe elastikoak eta
Game gunea ere egongo dira. Eta horrez gain, ludotekan dibertitzeko eta kirol jolasak egiteko aukera ere izango dute goiz zein arratsaldez.
Bazkaldu ostean, 17:00etan hasita, altxorraren bila jolastuko dute.
Gero, Lea Ibarreko umeen egun handia txokolatadagaz borobilduko dute.