Enara Bilbao eta Lur Aranburu ondarrutarrek eta Alaitz Aranbarri markina-xemeindarrak asteburu honetan Zaragozan (Espainia) lehiatuko den Gimnastika Erritmikoko Espainiako Kopan parte hartuko dute. Eskualdeko hiru gazteak Eibarko Ipurua taldearen partaideak dira, eta denboraldiko txapelketa garrantzitsuenean egoteko maila erakutsi dute.
Eibarko Ipurua gimnastika erritmiko taldea, sariekin. Enara Bilbao eta Lur Aranburu ondarrutarrak eta Alaitz Aranbarri markina-xemeindarra tartean. Argazkia: Txabi Aranbarri
Enara Bilbao eta Lur Aranburu alebin mailako taldean daude. Alaitz Aranbarri, berriz, kadete mailan. Bi mailak denboraldi bikaina egiten ari dira. Alebinak, esate baterako, Cuencako bigarren postua eskuratu zuten Cuencako (Espainia) txapelketan, Iruñako txapelketan lehenengo gelditu ziren, Euskalgym norgehiagokan seigarren egin zuten eta San Andres lehiaketan bigarren postua bere egitea lortu zuten.
Kadeteak ere gorengo postuetan ibili dira, lehiaketaz lehiaketa podiumaren gorenera igota. Horrela, Cuencako txapelketa, Iruñakoa eta San Andres jaietakoa irabazi dituzte, eta Euskalgym-ean bigarren geratu dira.
Eibarko Ipurua gimnastika erritmiko taldea. Enara Bilbao eta Lur Aranburu ondarrutarrak eta Alaitz Aranbarri markina-xemeindarra tartean. Argazkia: Txabi Aranbarri
Zaragozan Gimnastika Erritmikoko parte hartzailerik onenak batuko dira. Guztira, 2.220 gimnastikalariek gimnastika erritmikoko erakustaldirik onenak eskainiko dituzte.