‘Bizi baratzea, garaian garaikoa garaiz’ liburuaren berri emango du Jakoba Errekondo (Usurbil, Gipuzkoa, 1961) agronomo eta paisajistak, bihar, 19:00etan, Etxebarriko herriko eskolan. Liburuen, baratzezaintzaren inguruko «urteetako jakintza» bildu duela azaldu du landareetan adituak.
Errekondoren hitzetan, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakar liburuak, eta hainbat aholku aurkitu daitezke bertan, modu atsegin eta ulerterrazean.
Aurkezpenean, Jakoba Errekondori galderak egin eta zalantzak argitzeko aukera ere egongo dela jakitera eman dute aurkezpena antolatu duten Etx Kultur Elkartekoek. “Lorak, baratza, zuhaitzak eta abar”.