Musikarien eguna ospatuko dute, beste urte batez, Lea-Artibain eta Mutrikun. Domekan [azaroaren 22] da Santa Zezilia, eta hainbat ekitaldi izango dira herrietan egunotan.
[BIDEOA] Iaz Ondarroan herriko txistulariek eta Metal taldekoek egindako kalejira:
Ondarroan, esate baterako, gaur [azaroak 18] arratsaldean hasi dituzte ekimenak. Unanue Musika Eskolako ikasleak kalerik kale ibili dira giroa alaitzen. Tartean, Santa Zeziliaren inguruko hainbat bertso abestu dituzte.
Musika eskolako ikasleek kalejira egin dute Ondarroako kaleetan zehar
Gaur [azaroak 18] ez eze, bihar ere han eta hemengo musika eskoletako ikasleek girotuko dituzte kaleak, euren kantu eta doinuekin. Musikalean programaren barruan, Ondarroan, 18:00etan batuko dira musika eskolako ikasleak. Kalekurutzeko eskaileretan abestu eta dantzatuko dute Unanue Udal Musika Eskolako txikienek.
Hurrengo egunetan ere izango dira musika emanaldiak Markina-Xemeinen, Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun. Markina-Xemeinen eta Lekeition zapatu-domekan aterako dituzte kantuak kalera. Mutrikun, astelehenerako ere antolatu dute emanaldia. Musika eskola kanpoan, jaialdia egingo dute, ikasle gazteenen eskutik. Banda txikiaren eta trikitixa taldearen kalejirarekin amaituko dituzte ospakizunak.
EGITARAUA. HERRIZ HERRILekeitio
Azaroak 21, zapatua
12:30. Nautika aurrean, Lekitto Musika Bandaren kontzertua. Ondoren, Aittitta Makurra txaranga, kalerik kale.
20:00. Kontzertua Andra Mari elizan: Unanue Musika Eskolako abesbatzak, Kantaize abesbatza, Ondarroako Metal taldea, Herriko txistulariak eta Unanue Kamara Korala.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.