Enpresen lehiakortasunaz jardungo dute Markina-Xemeinen
Lea Artibai Ikastetxeak etorkizun hurbilean egongo diren aurrerapen teknologiko eta enpresen hobekuntzetara bideratutako jardunaldi profesionala antolatu du. Etorkizunera bidaia. Laugarren industria iraultza: jardunaldi adimentsuak ekitaldia eguenean [azaroak 26] burutuko da, Esperantza eraikinean.
Enpresen egunerokoa hobetzeko lan metodologia eta baliabide kudeaketa berriak zelan ezarri azalduko dute jardunaldian parte hartuko duten erakunde ezberdinetako arduradunek: Renault Consultingeko Ricardo Garcia Morenok eta Vicent Mouchartek, Tecnaliako Luis Usatorrek, Roche Farma enpresako Elena Atancek, DLHko Rafael Lamarcak, Ibarmiako Arrate Olaizek, Egileko Jose Amoresek eta Fagor Arrasateko David Chicok.
Jardunaldiaren amaieran, objektu eta tresna ezberdinekin betetako kutxa bat lurperatuko dute ikastetxeko zelaian, 2025eko azaroaren 26arte ez zabaltzeko konpromisoagaz. Gaur egun, erabiltzen diren elementuak izango direla jakitera eman dute antolatzaileek: telefono mugikor bat, audio erreproduktore bat, egunkari bat, edo musika CD bat. Objetuak etorkizunera bidali nahi dituzte, hamar urteren ondoren zentroko arduradunek aztertu ditzaten, ekitaldiari esperimentu sinple eta erraz bategaz amaiera emanez.
EKITALDIA:
09:00etan emango dio hasiera ekitaldiari Isabel Mendiguren Lea-Artibai Ikastetxeko zuzendariak.
09:10ean, RENAULT CONSULTING-eko Ricardo Garcia Moreno eta Vincent Mouchart-ek, gaur egun, enpresa berritzailetan ezarritako Lean Manufacturing metodologiaren erradiografia bat emango dute.
09:55ean, Tecnalia-ko Luis Usatorre-k industria 4.0 kontzeptua aztertuko du.
11:00etan, ROCHE FARMA enpresako Elena Atance eta DHL-ko Rafael Lamarca-k bakoitzak bere erakundean emandako arrakasta kasuak aurkeztuko ditu.
12:00etan, Arrate Olaiz IBARMIA enpresakoak, Jose Amores EGILE-koak eta David Chico FAGOR ARRASATE kooperatiba elktartekoak, hausnarketa ariketa bat egingo dute, bakoitza bere enpresako eszenatoki ezberdinak aztertuz, iraganetik hasi, orainetik pasatuz, etorkizun hurbilera begiratzeko.