Eguraldi txarra dela eta, baxurako ontzi guztiak portuan lotuta daude
Ondarroako Kofradian azken egunotan ez da bentarik egon. Izan ere, itsasaldi txarrak eraginda, eguaztenetik [azaroak 25] portuan lotuta geratu behar izan dute baxurako ontzi guztiek.
Horren eraginez, martitzenean [azaroak 24] saldu zen arraina bakarrik. Batez ere, sardina lehorreratu zuten. Guztira, 331.000 kilo deskargatu ziren Ondarroako portuan. Nahiko merke saldu zen sardina; bataz beste, 60 zentimotan saldu zen kiloa.
Eguraldiak hobera egin duela eta, gaur [azaroak 27] ontzi batzuetako patroiek itsarotzeko asmoa agertu dute.