Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

'Euskal Harriaren ABDak' film kolektiboa Euskal Zine Bileran

Lekeitio
2015/11/27
Beldurrezko, zientzia fikziozko eta fantasiazko gaba izango da gaurkoa [azaroak 27] Lekeition. Euskal Zine Bilerak Euskal Harriaren ABDak film kolektiboa emango du 22:00etan hasita. Euskal Harriaren ABD-a proiektuak Euskal Herri osoko egile desberdinek eginiko 26 film laburrez osaturiko proiektua da, denak euskaraz.
Euskal Harriaren ABDak proiektuaren kartela.

Euskal Harriaren ABDak proiektuaren kartela.

Duela urte eta erdi jarri zuten martxan egitasmoa Katihotsak Logia kolektiboko kideek, eta bi ordu pasatxoko iraupena daukan proiektuan era guztietako lanak batu dituzte. Beldurra, barrea eta bandalokeria batzen dituen proiektu hori ez da faltako euskal zinearen hitzorduan. Amaierarako prest Gaurko [azaroak 27] emanaldiekin, azken txanpan sartzen da 38. bilera. Lehiaketara aurkeztutako azken hamairu filmak emango dituzte 19:30ean, eta bihar [azaroak 28], ordu berdinean jakingo dira emaitzak. Kepa Errasti, Silvia Manzana eta Jon Ander Alonso aktore taldeak gidatuko du amaiera ekitaldia. Zuzendaritza onenaren saria, ekoizpen onenaren saria, gidoi onenaren saria, argazki onenaren saria, film onenaren sari preziatua eta gazte 22 saria eta antzar morea emango dituzte. 38. EZBko saridun guztien filmak, gainera, domekan [azaroak 29] ikusi ahalko dira, 12:00etan Ikusgarrin. Bestalde, aurten, hirugarrenez, Bento Ansola Saria emango dute: 3.000 euroko beka bat, ikus-entzunezko proiektu bat gauzatu ahal izateko. Berbaldia Lehiaketa baino gehiago da baina Lekeitioko zine bilera. Euskal Herriko zinemagileak ezagutu, lan egin eta hausnartzeko espazioa izatea nahi dute. Horrela, bigarren urtez, Lekeitioko Berbaldia antolatu dute euskarazko film laburren egungo egoeraz hausnartzeko. Txema Muñoz Kimuak film laburren programako zuzendariak, Jon Garaño zuzendari, gidoilari eta ekoizleak, Maider Fernandez zinemagileak, Kepa Sojo zuzendariak eta Miren Maias euskarazko zinemagintzan adituak parte hartuko dute bihar [azaroak 28], 12:00etan, egingo den solasaldian.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.