Euskal Zine Bilerak antolatuta
Lekeitioko Berbaldia egingo da
bihar [azaroak 28] Barandiaran Aretoan, 12:00etan. Bertan, 40 zinegile inguru bilduko dira, euskal film laburren egungo egoeraren inguruan gogoeta egiteko.
Lekeitioko Berbaldiaren kartela.
Antolatzaileen esanetan, “ekoizteko dauden baldintzak eta finantzatzeko ereduetan eta lan horien ikusgarritasuna bultzatzeko ditugun tresnez mintzatuko gara bertan elkartutakoak”. Hala, ekimenaren azken xedea, euskal film laburren mapa bat eraikitzea litzateke.
Mahai-inguruan Txema Muño, Kimuak film laburren programako zuzendaria, Jon Garaño zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea; Maider Fernandez zinemagilea eta Pasaikeko Neskak-eko partaidea eta Kepa Sojo zuzendaria gidoilaria eta historialaria batuko dira, eta euskarazko zinemagintzan ikerlari Miren Maniasek zuzenduko du saioa.
“Beraiekin batera beste 40 zinegilek eman dute jada izena hausnarketa kolektibo honetara. Ateak zabalik daude, parte hartu nahi duen ororentzat”.