Urrezko eta zilarrezko antzarrak banatuko dituzte Lekeition
41 film lehiatu dira aurten Lekeition egiten duten euskal zinemaren jaialdi handian, horietatik 10 film profesionalak izan dira eta 31 lan amateurrak. Guztiak ikusi eta euren iritzia emateko aukera izan dute azken astean Lekeitiora hurreratu diren zinemazaleek. Epaimahaia euren iritzia bat datorren jakingo dute orain. Epaimahai lanetan Aitor Merino, Gotzon Sanchez, Oihana Garro, Iban Gonzalez eta Izaskun Alvarez ibili dira.
38. EZBko saridun guztien filmak, bihar [azaroak 29] ikusi ahalko dira, 12:00etan Ikusgarrin.